Makina Errazak
Tailerrean egindako ariketak: Argi sentsoreak erabiliz kanpo argitasun mailaren eta orduaren arabera leiho-saretak igo edo jeistea edo lanparak piztu edo itzaltzea. Motor, botoi eta sentsoreak erabiliz ireki eta itsi daitekeen ate eta hesiak sortzea. Telefono mugikor batetik erregula daitezkeen argien bidez argiztatze lanparak edo semaforoak kontrolatzea. Argiak ez ezik, motorrak edo beste hainbat gailu telefonotik […]
Gabonotan, eskulanak lantzeaz gain, LED zerrendak, pantailak eta motorrak programatzen eta hainbat egitura eta mekanismo erabiltzen ikasi dugu. Taldeka garatutako proiektu hauek gaitasun ugari jartzen dituzte frogan: plangintzekoa, ikertzekoa, lana banatzekoa, diseinatzekoa, muntatzekoa, programatzekoa, etab. Denak beharrezkoak baina GABONETAKO PAISAIA polit bat osatzeko. Nagusiki Makeblock plataformaz baliatu gara kasu honetan. Hemen duzue bideoa bideoa ikusgai.
6-7 urteko neskato batek eraiki eta programatutako zaldiko-maliko baten bideo polita. Lehenengo ordenagailuarekin eta distantzia sentsorearekin bezeroak banan-banan sartzea kontrolatzen dugu. Bigarren ordenagailuarekin eta giroskopoarekin bezeroei muntatzen utzi eta zaldiko-maldikoa martxan jartzen dugu dituen hainbat programetako batean (mantso oso azkar, gutxinaka azkartuz, norabidea aldatuz…) Proiektu polita. Zorionak!
Eibarko Udalak bultzatutako “Ibilbide Teknologikoa 2016” programaren barruan lehenengo guraso eta seme-alabentzako tailerra bukatu dugu. Talde lana eta teknologia lantzeaz gain, gure seme-alabekin erlazionatzeko era berri eta polita izan da. Aberasgarria benetan. Tailer gehiago Aste Santuan, apirileko asteburuetan, udan, udazkenean, Gabonetan…
Igogailuak, zaldiko-maldikoak, kremailera trenak… dira txikienekin eraiki eta programatzen ikasten dugun makina eta sistemetako batzuk. Ez dira funtziona arazten bereziki zailak; benetan ondo funtzionatzen al duten, ordean, beste kontu bat da. Mugimendua dela eta, egiturak ahultzen dituzten tentsio eta marruskadurak sortzen dira. Hauek hobeto eraiki edota zurrunago bihurtu behar dira. Mugimenuak azkarregiak badira ere, inertzia […]
Auto motordunek aukera pila ematen digute. LEGO pieza teknikoak montatzen ohiturarik ez dutenek gure laguntza gabe zailtasun handiak dituzte apurtzen ez den auto moduko ibilgailu bat montatzeko. Eta zuzen joan arazteko zer esanik ez. Kontzeptu pila lantzeko aukera ematen digu honek. Egiturak, mugimenduak (motorrak, gurpilak, engranaiak, ardatzak, poleak…). Gutxinaka diseinuan eta eraikuntzan aurrera egiten goaz. […]
Pieza, elementu eta osagai ezberdinekin lan egitea eta proiektuetan barneratzea garrantzitsua da. Era honetan txikitatik hasten gara talde lanaren eta plangintza egokiaren garrantzia ikusten. Kasu honetan, ibilgailuak eta garajeak Lego WEDO eta Lego Technic piezek eta Littlebits modulu elektronikoek osatutzen dituzte.
Taldeek zein proiektu egingo duten erabakitzen dute eta honen atal ezberdinak begiralearen laguntzarekin aztertu eta lantzen hasten dira. Azkenean, zati ezberdinak elkartu eta martxan jarri beharko dituzte. Kasu honetan herri txiki bat automatizatu dugu Lego WEDO erabiliz. Baditu barazkien garraiorako zinta-sistema bat baduen baratze automatikoa, energia sortzeko haize-errota, garaje inteligente bat eta umeentzako parke oso […]
Makina bat dira gure tailerretan sortzen ditugun garabia eta altxatze-sistemak. Oiartzungo Haurtzaro Ikastolako tailerren lehen edizio honetan Littlebits elementuak erabiliz funtzio berriak eman dizkigu gure garabiari. Hauek pultsadoreen, argi sentsoreen, presio sentsoreen… bidez jartzen dira martxan. Argiak, soinuak, bentiladoreak, etab. aktibatzen ditugu. Lego WEDO-rekin integratu dugu. Proiektu honetan sentsoreen, motorren, kableztatzearen eta elementu guztien programazioaren […]
Pasaia Lezo Lizeoko ume hauek haien asmakuntza erakutsi nahi digute gaurkoan. Sorkuntza prozesuan topatutako zailtasunak hauek izan dira: Espazio faltaren ondorioz motorrak altuera ezberdinetan finkatu behar izan dituzte Hori dela eta, engranaien arteko erlazioak ere ezberdinak izan dira alde batean eta bestean. Eta baita alde bakoitzean lortutako abiadura eta marruskadura indarrak, beraz. Ibilgailuaren biraketa errazteko norabide guztietan […]