Neumatika
Tailerrean egindako ariketak: Argi sentsoreak erabiliz kanpo argitasun mailaren eta orduaren arabera leiho-saretak igo edo jeistea edo lanparak piztu edo itzaltzea. Motor, botoi eta sentsoreak erabiliz ireki eta itsi daitekeen ate eta hesiak sortzea. Telefono mugikor batetik erregula daitezkeen argien bidez argiztatze lanparak edo semaforoak kontrolatzea. Argiak ez ezik, motorrak edo beste hainbat gailu telefonotik […]
Hona hemen gure tailerretan sortutako bi asmakuntza pneumatiko “sinple”. Haur eta gazteek eragingailuak, presioa, adarkatzeak, etengailuak, balbulak, etab. zer diren ulertzeko aukera dute. Gerora, sistema hauek makinetan txertatzeak ponpen motor bidezko eragite etengabea eta eragingailuen baldintza multzo baten menpeko automatizazioa baino ez du eskatuko. Oso sinplea, aurki erakutsiko dizuegu.
Pasaia Lezo Lizeoko DBHko hainbat ikaslek haien monitorearen laguntzarekin zubi altxagarri apart eraiki dute. 1.- Hasieran zubia altxata dago. 2.- Lego Mindstorms NXT kontrolagailuaren barruan dagoen programa exekutatzean bi motor martxan jarri eta ponpa bati eragiten diote airea hartu eta gordegailu batean konprima dezan. 3.- Sentsore ultrasonikoak ibilgailu bat beregandik hurbil nabaritzen duenean, kontrolagailuak hirugarren motor bat […]