Robotika
Tailerrean egindako ariketak: Argi sentsoreak erabiliz kanpo argitasun mailaren eta orduaren arabera leiho-saretak igo edo jeistea edo lanparak piztu edo itzaltzea. Motor, botoi eta sentsoreak erabiliz ireki eta itsi daitekeen ate eta hesiak sortzea. Telefono mugikor batetik erregula daitezkeen argien bidez argiztatze lanparak edo semaforoak kontrolatzea. Argiak ez ezik, motorrak edo beste hainbat gailu telefonotik […]
Tailer dibertigarri honetan produktu birtual ezagun hau egitazko bihurtuko dugu guk irudikatu, diseinatu eta eraikiko ditugun robotak erabiliz. Honela, gazteenen gogokoenen artean dagoen joko honetan inoiz baina era biziagoan jolastea lortzen dugun, bitartean geometria, programazioa, fisika eta lanaren antolakuntza ikasten ari garela. Puzle logiko gisako edota erreflexu edo abiadura motako jokoak ere garatuko ditugu roboten […]
Kasu honetan, Eibarren udako tailerrean ginela, robotak SUMMO jokoan aritu ostean lerroak jarrai eta ibilbidean ezarritako objektuak albora ditzaten birmoldatu ditugu. Denbora gutxi izan dugu; baten bat prestaketa fasetik ezin izan da pasa hainbat aldaketa eta birprogramazio egin bazaizkio ere.
Honakoan, 4 taldetan banatuta ziren bigarren hezkuntzako 12 gaztek egin beharreko lanak taldeka banatu eta garabia erabat operatibo bat eraiki dute, besteak beste. Bi luma diseinu garatu ostean, hoberen funtzionatzen zuena aukeratu dugu (orga translazioa eta kako altxatzea). Dorreak barneratuta darama lumaren biraketa sistema. Azkenik, zamak eta pertsonak garraiatzeko igogailua.
2 edo 3 kideko taldeetan banatutako 12 ikastolatako 70 haur baina gehiagok aurreko larunbatean -maiatzaren 12a- WRO nazioarteko robotika txapelketan parte hartu zuten. Robota zerotik muntatzen dute bi ordu eta erditan. Programa eginda daramate baina egokitu eta parametrizatu beharra dago. Halaber, probak egiteko denbora bat egokitzen zaie. Azkenik, 2 minutuko hiru txandatan 100 puntu lortzen […]
Laster Donostia-Gipuzkoako World Robotic Olympiad txapelketa prestatzen hasiko gara. Hainbat eratan prestatzen gara. La Salle Beasainen Lego Technic lantzea erabaki dugu. Honela, Lego-k eskaintzen dituen pieza teknikoek ematen dizkiguten aukera ugariak ondo ezagutzea lortzen dugu. Mekanismo benetan interesgarriak eraiki ditugu, gerora, gure robotak egin beharrekoak gauzatzeko balioko digutenak.
Eibarreko Gabonetako tailerrean futbolin bat eraiki dugu. Hasiera batean jokalariak orga bidez mugitzen ziren (pinoi kremaileraz), baina pisua eta egituraren gilbordura zirela eta, ez zuen erabat funtzionatzen. Denbora gehiago izanda lortuko genukeen. Azkenean jokalariak finkatzea erabaki dugu. Pultsadore, irrati frekuentzia sentsore eta mando, ultrasoinu sentsore, colore sentsore eta giroskopioen bidez darabilzkigu.
Haurtzaro Ikstolan, Lego Mindstorms-en oinarrizko muntaiatik abiatuta, ikasleek aldatu eta programatu egin dute ez dadin funtzionatzen hasi kontatktu sentsoreak lehenagotik finkatutako pultsazio kopuru bat jaso arte. Itxuraz erraza da baina programazioa era oso ezberdinetan burutu daiteke, batzuk besteak baino seguruagoak izanik. Gainera erreleboa ematen azkarra izatea garrantzitsua da, jajaja! Helburua bete da: ikasi egin dute. […]
Arrakastaz bukatu dugu Iraurgi Ikastetxean egin ditugun udako tailerren 2. edizioa. Bertan hastear garen 2015-16 kurtsorako eskolaz kanpo Robotika tailerrak prestatzen ari gara orain. Irudian programatuz automatizatu ditugun Lego Mindstorms EV3 garabia batzuk ageri dira. Hauek altuera maila ezberdinetan diren zamak jaso eta batak besteari pasatuz garraiatzeko gai dira. Dibertigarria izan da oso.
Segituan hasiko ditugu 2015-16 kurtsorako eskolaz kanpoko ekintzak La Salle Beasainen. Aurreko kurtsoan, beste hainbat albistetan aipatu dugun moduan, World Robot Olympiad DONOSTIAN parte hartu zuten bi talde izan genituen. Talde hauetako partaideek txapelketa prestatzen zuten bitartean gainerako ikasleek, esaterako, LEGO Technics-ekin eraikitako garabiak sortu zituzten. Makina eraginkorrena sortzean zetzan erronkak. Garabia diseinuak kopiatu egiten […]