Uncategorized @eu
Tras el éxito de los talleres del pasado verano, ahora proponemos talleres durante el curso escolar y por las tardes. Lunes o jueves a elegir y de 17.15 a 18.30. Muchas gracias a Pello por su esfuerzo y dedicación para sacarlos adelante. Mila esker! En verano nos tomaron este vídeo: Publiée par Zubiaurre Elkargunea sur […]
Pasadan astean gure lehenengo tailer teknologikoa euki genuen Itsason. Oso interesgarria iruditu zitzaigun, ikasleek laguntza pila bat eskaini eta eman zigutelako ekintzak prestatu ahal izateko. Diseinuan, eraikuntzan eta erroboten programazioa antolazioan lagundu ziguten, besteak beste. Talde lana izugarria izan da, beraz; ZORIONAK!
Oriarte Institutuan 2018/19 ikasturte berriari eman behar diogu hasiera, eskolaz kanpoko ekintza berri batekin, ROBOTIKA. Ekintzak Gabonetararte iraungo dute.Espero dugu tailer teknologiko berriekin jarraitzea aurrerantzago.
2018/19 ikasturtean Bergaran ere egongo gara,KRISTAU ESKOLAREN Mariaren Lagundian hain zuzen ere. Aipatutako azken herri honekin, esan dezakegu Debabarreneko herri guztietan zehar tailer teknologikoak egiten ditugula
Aste honetan, IBAIONDON eta EUSKARAREN ETXEAN gauzatu ditugun Robotikako eta bideojokoak sortzeko tailerrei amaiera emango diogu. 200 haur eta gazte baino gehiagok izan dute aukera teknologia berrien munduan barneratzeko, sormena, talde lana eta arlo zientifiko teknologikorako nahia sustatuz.
Datorren otsailaren 17 larunbatean Mañarian tailerrak hasi behar ditugu. Lehen hezkuntzako 21 haurrek Robotika eta Bideojoko Programazioaren bidez teknologia berrien alorrean lehen pausoak emateko aukera izango dute. Mila esker Andra Mari Elkarteari. Ziurrenik helduenek Gazterobotika txapelketan lehiatu nahi izango dute. Animatuko ditugu parte hartu dezaten. Mila esker!
Datorren otsailaren 7 asteazkenean arratsaldeko 18:00etan Zabiel Kultur Etxean DOPLAYk Mutrikun eskainiko dituen tailer teknologikoen inguruko hitzaldi informatiboa izango da. Mila esker Mutriku Idurreri, San Miguel Ikastetxeari, Saturraran Guraso Elkarteari eta Mutrikuko Udalari. Iaz Gazterobotika txapelketarako prestatzen gustora aritu ginen. Aurten, denbora gehiago dugula, are hobeto egingo dugu. Helbide honetan izena eman dezakezu.
Iazko gabonetako tailerren arrakastaren ondoren, SUMO eta Bideojokoen Sorkuntza bueltatzen gara. ROBOTIKA – SUMO Zuk zeuk imaginatu, muntatu eta programatutako robota beste taldeek sortutakoen aurka probatu eta irabazi sumo txapelketa. Zein izango da zure taktika? Despistatzen duen robot azkarra sortuko duzu, ia mugiezina den tanke gisako robota besteak bultzatzeko edo aurkariak hankaz gora jartzeko gai den […]
Ermuako Anaitasuna Ikastolak eta Eskolaberri Ikastetxeak DOPLAYrengan jarri dute konfidantza Robotika eta Bideojoko Programazioaren inguruko eskolaz kanpoko ekintza Teknologikoez ardura dadin. Mila esker!
Datorren azaroaren 10 ostiralean ROBOTIKA DIBERTIGARRIA tailer teknologikoen 3. edizioari hasiera emango zaio. Elgoibarko Udalak Doplay enpresarekin elkarlanean antolatutako tailer hauetan 7 urtetik 16 urterako haur eta gazteek ostiraletan 17:00etatk 19:00etara robotak diseinatu, eraiki eta programatzeko, bideojokoak sortzeko eta asmakuntza teknologikoak garatzeo aukera izango dute. Udalak lehentasunezko interes estrategiko deritzo haur eta gazteen artean Zientzia […]