Euskara
  • Español
  • alberto@doplay.es
  • 660 382 674
Doplay
  • UDA
  • PROIEKTUAK
  • TXAPELKETAK
    • GAZTEROBOTIKA
    • WRO LEHIAKETA
    • CANSAT
  • HIRIAK
  • Doplay
    • Irakasleak
    • Erreferentziak
  • UDA
  • PROIEKTUAK
  • TXAPELKETAK
    • GAZTEROBOTIKA
    • WRO LEHIAKETA
    • CANSAT
  • HIRIAK
  • Doplay
    • Irakasleak
    • Erreferentziak

Bideo Edizioa

Category:
Programación sin cat/
€60.00 €50.00
edicion
edicion

€60.00 €50.00

10 stockean

10 Students
Duration: Udako tailerrak
Lectures: 9-17 urte. Euskeraz eta Gaztelaniaz.
Video: Gipuzkoan
Materiales: Aplicaciones y Programas relacionados con la Edición de Vídeo.

Gero eta handiagoak dira bideoen bidez iristen zaigun informazio kantitatea eta Youtube, Vimeo eta antzeko plataformetan topa ditzakegun denborapasarako baliabideak. Eta bereziki aipagarria da tutorial edo bideoblogek, gameplay-ek, etabarrek izan duten gorakada. Esaterako (urrutiagiora joan gabe), youtuber askok telebista programa tradizionalek baina ikusle kopuru handiagoa erakartzen dute. Uneoro eta edonon ari gara bideoak ikusten baina ez gara jabetzen hauen sorkuntzak eskatzen duen lanaz.

  • Aurkezpena
  • Zer egingo dugun
  • Nola egingo dugun

Aurkezpena

Denok dakigu bikoizketa edo off-ahotsa zer diren, jada ezagun egiten zaizkigu time-lapse, stop motion edo youtuber bezalako terminoak –azken hauek gizartean gero eta eragin handiagoa dutelarik-, edonork egin dezake gaur egun argazki panoramiko bat poltsikoan daraman telefono mugikorrarekin eta une bereziak bideoz grabatu eta honela lekukotzeko (¿??) aukera inoiz baina eskurago dugu.

Komunikazio-tresna benetan garrantzitsua da ikus-entzunezko baliabideek eskaintzen digutena, eta hau horrela, irakurtzen eta idazten ikasi genuen bezala, hauek erabiltzen ere ikasi beharko genuke.

Tailerraren helburua partehartzaileei hutsetik haiek sortu eta editatutako ikus-entzunezko lan bat garatzeko oinarrizko ezagupenak eskaintzea da. Ideia tresna eta programa sinpleak erabiltzea da, ikasleek etxean beren proiektuearekin (edo beste proiektu berriren batekin) jarraitu ahal izan dezaten.

Zer egingo dugun

Zer transmititu nahi dugu?: Kontatu nahi dugun istorioa aukeratzea izango da lehen pausua. Istorio pertsonala izan daiteke, edo fotograma bidezko animazioa baliatuz sortutako bat, animalia baten bizitza kontatzen duen istorio bat… Off-ahotsa erabiliz hiri bat erakusten duen bideo bate ere sor genezake edo bikoizketa lanetan zentratu gintezke.

Grabaketa eta argazkigintza: Proiekturako beharko ditugun argazki eta bideo eta soinu grabaketak egin beharko ditugu.

Protagonistas: Zer edo nor agertzen da proiektuan, eta zer dela eta? Istorioa bera aukeratzea bezain garrantzitsua da nork edo nortzuk kontatuko duten erabakitzea. Darabilzkigun elementu guztien zergatia argi izan behar dugu.

Artxibo bilaketa: Hondoan entzun beharreko musika, soinu efektuak, ahotsak, irudiak… beharko ditugu. Ahal den heinean guk geuk sortuko ditugu baina sarean ere bilatuko ditugu.

Edizioa: Ediziorako beharrezko egingo zaizkigun audio-, bideo- eta irudi-softwareak erabiliko ditugu.

Bestelakoak: Ur-markak, errotuluak, azpi-idazkiaak, etab. garrantzia handirik gabekoak irudi dakizkigute hasiera batean, baina segituan nabaritzen dugu hor ez daudenean.

Nola egingo dugun

Garrantzitsua da plano egokiak, argiztapena, gure istorioko pertsonaiak, etab. aukeratzea. Erabiliko ditugun plano eta argazkiak hartu, beharrezko ahots eta soinuak -efektuak eta musika- grabatu, irudiak editatu eta bideo bat muntatuko dugu.  

Bideok zatitu eta lotzen ikasiko dugu, horrela, nahi ez ditugun grabaketak ezabatzeko edo gehitu nahi genituzkeen zati berriak eransteko aukera izanik. Soinu parametroak konfiguratzen ikasiko dugu, hondoan jarriko dugun musikaren, ahotsaren eta gainerako soinuen bolumenak ondo aukeratzearen garrantzia azpimarratuz.

Gure ordenagailu pantailan agertzen denaren bideoak eskuratzen ikasiko dugu, zoom efektuak, soinu ezberdinen mailak eta mikrofono bat badarabilgu honek eskaintzen digun kalitatea zainduz. Tutorialak egin nahi baditugu gure azalpenetara zuzenean joan beharko gara eta hauek argiak izan beharko dira. Azalpenok ikuslearen gainean zer eragin izango duten aurreikusten saiatu beharko gara eta gauzak era ulerterrazenean azaltzen ahaleginduko gara.   

Hainbat pistarekin egingo dugu lan, bideoak, soinuak, argazkiak, eketuak, errotuluak… elkarren artean konbinatuz. Hau Audacity, Camtasia Studio eta Photoshop bezalako programak erabiliz lortuko dugu. Halaber, errotulu eta ur-marken tamaina eta opakotasuna kontuan izango ditugu.

Egile eskubideak (copyright-a) zaintzearen garrantzia ere uneoro azpimarratuko dugu.

Azkenik, youtuber bilakatzeko lehen hurratsak emateko aukera izango dugu, plataforma ezagunean gure kanal propioa sortuz eta bertara gure lehen bideoa igoz.

IZEN EMATEKO EPEA IREKIA UNE HONETAN

Bideo Edizioa egindako tailerrak

Irakasleak

Alberto Asín

Fundatzailea eta I+G arduraduna

Robotika, bideojoku sorkuntza eta beste hainbat arlo teknologikotan aditua. Gidatutako giro batean eta taldelanean jardunik gazteek mundua euren kabuz ezagutu ahal izateko tesuinguruak eskaintzearen helburuarekin ‘DoPlay! Jolastuz ikasi’ hasi zuen.

Mikel Lizarraga

Responsable Técnico y Monitor

Egunerokoan ikasten jarraitzeko robotikak, bidejoku sorkuntzak, Minecraft-ak eta beste hainbat eta hainbat gaur egungo teknologiak eskaintzen dizkidaten erronkei aurre egitea gustatzen zait. Umeekin egiten dut lan, haiei hobetzen lagunduz eta egiteko gahi direna ikusaraziz.

Leire Suárez

Robotika - Bideojokoak

Gaur egun hezkuntzaren eraldaketak robotak eta teknologia berriak bezalako hezkuntza-tresnak izan ditzake. Irakasle eta aholkulari izanda, lagundu nahiko nuke gure ikasleei sormena eta pentsamendu kritikoa garatzen, besteak beste.

Borja Huerto

Robotika - Bideojokoak - Unity

Motor munduaren zale amorratu (irrati-kontroldun gasolina autoena) eta nazio mailan lehiatzaile, gazteen formakuntzaren abenturan murgildu naiz. Droiak montatu eta programatzea da nire beste hobbya… bizi beharreko esperientzia hori ere!

  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • Next

About Instructors

Reviews

Average Rating

0
€60.00 €50.00
0 Ratings

Detailed Rating

Stars 5
0
Stars 4
0
Stars 3
0
Stars 2
0
Stars 1
0

Oraindik ez da iritzirik jaso.

Be the first to review “Bideo Edizioa” Utzi erantzuna

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

€60.00 €50.00

10 stockean

10 Students
Duration: Udako tailerrak
Lectures: 9-17 urte. Euskeraz eta Gaztelaniaz.
Video: Gipuzkoan
Materiales: Aplicaciones y Programas relacionados con la Edición de Vídeo.
Talleres Coded Arena y Python en ONLINE

Estos 2 hermanos, que vienen a los talleres desde nuestros inicios en el año 2012, participan en formación online de Coded Arena y Python. Es su mejor plan en su tarde libre de los miércoles. Durante la semana trabajan los distintos retos que les planteamos y en la sesión online lo ponen en común con […]

El Marty escocés: un gran robot

Desde hace unos meses trabajamos con Marty, hace delicias de los jóvenes. Robot humanoide compuesto por nueve servos controlados con una tarjeta Arduino, y construido con piezas impresas en 3D. Aprendemos programación, electrónica e ingeniería mecánica. Programable a través de WiFi usando Scratch y Python. Lo haremos andar, expresarse y bailar coreografías de modo sincronizado con […]

Talleres de Iniciación a PYTHON

Python es, en estos momentos, el lenguaje de programación más popular.  Personas tan distintas como niños, estudiantes, profesores, investigadores de todo tipo (Ciencias Sociales, Biología, Medicina, Economía…), expertos en Finanzas, Seguros, Marketing, desarrolladores, analistas o científicos de datos lo aprenden y lo utilizan en sus campos de interés. La sencillez,  versatilidad, y potencia de Python le […]

Coded Arena

Incorporamos CODED ARENA a nuestro catálogo de productos online. Aprendemos programación jugando. Se trata de una herramienta gamificada para aprendizaje del lenguaje PYTHON. Avanzamos mediante programas sencillos y en corto espacio de tiempo, superando una serie de misiones, vamos afianzando la lógica de programación. Las distintas bibliotecas y asistentes nos ayudan a proseguir nuestro propio […]

Talleres en época de Covid-19

Están siendo tiempos complicados para los talleres presenciales por motivo de la pandemia. Pese a todo realizamos talleres en Donosti, Rentería, Eibar, Ermua, Azkoitia, Elgoibar, Deba e Idiazabal. La imagen está tomada en Elkargune de Azkoitia. Los más pequeños han desarrollado, entre otros, un proyecto de carrera de animales con Lego Wedo 2.0. Han comenzado […]

Talleres ONLINE de ROBLOX

Gran éxito de los talleres Online de Roblox que comenzaremos el próximo lunes 5 de octubre. Tendremos sesiones en distintos turnos los lunes, martes, miércoles y jueves. Distintos edades y niveles y en donde aprenderemos a trabajar y programar con ROBLOX STUDIO. Los equipos decidirán que juegos trabajar: tipo parkour, carreras de vehículos, aventuras,…

Footer logo
Copyright © 2020Doplay
Search
  • esEspañol
  • euEuskara