Etzazu horrela ikusi; Minecraft ez da beste joko ergel bat. Minecraft zure seme alabak hobeto ezagutzeko eta blokez bloke hazten laguntzeko aukera bat da. Modu askotara definitu da: Bideojokoa, LEGO birtuala, mundu sortzailea, meatzaritza simulatzailea, abentura grafikoa…. guzti hori eta gehiago da. Erabateko askatasuna da. Askatasuna eraikitzeko, bifdaiatzeko, dena berriro hasteko. Bizitza bera bezalaxe, baina sinpleago. Hurbil zaitez bildurrik gabe.
Minecraft hezte tresna oso eraginkorra izan daiteke, jokaleku bat non zuek eta zuen seme alabek hobeto komunikatu eta ikasi dezakezuen. Zureekin batera gauza zoragarriak eraikitzeko hauxe da jakin behar duzuna: begiratu eta galdetu, baina etzazu epaitu. Hasieran dena doa oso azkar eta gauza batzu zentzugabetzat jo ditzakezu. Halere, segituan ikusiko duzuez dela hala.
Minecraften ezer ez dator aurretik azalduta. Jokoan ez dago maparik, ezta zer egin esango dizun gidalibururik. Horregatik interneten informazioa bilatu edota partekatzea jokoaren zati ia derrigorrezkoa da.
LEGO eraikutzekin gertatzen den bezalaxe haur asko erraz ernegatu daitezke euren ikuspegia azkar gorpuztea lortzen ez badute. Lagunduiezu eraikuntza bat plangintzen edo eskaiezu bidaia edota filme batean ikusitako zerbait berreraiki dezaten.
Minecraft Mod-en bidez zabaldu daitekeen joko bat da, gehigarri ez ofizialak dira hauek. Mod-ei esker grafikoak hobetu daitezke, hitz egiten duten biztanleez osaturiko herrixka bat gehitu, edo objektu zein izaki berriak gehitu.
Beste batzuek egitura oso konplexuen eraikuntza errazten dute, askotan errepikatu beharreko pausoak azkarragoak izan daitezen.
Oraindik ez da iritzirik jaso.