Robotak mugitzen dira, sentimena dute inguruneko seinaleekiko, portaera adimentsua erakutsiz eta objetuak erabiliz. 3 subsistemek osatuak daude: Mekanika-higidura, sentsoreak eta logika-kontrol-programazioa.
Ikasleek robotak diseinatu eta eraikitzen dituztenean estruktura, mekanika, zinematika, geometria, trigonometria, elektronika, logika, programazio, informatika eta kontrolean murgiltzen dira, hardware zein software estandarra erabiliz. Talde laneko konpromezua lantzen dute, denboraren zein baliabideen kudeaketaren garrantzia ikasiz.
Zergatik robotika hezkuntza?
- Proiektu bakarrean hainbat disziplina barneratzen ditu.
- Diseinua, berrikuntza, arazoeei irtenbidea topatzea eta talde lana eskaintzen ditu, matematika, zientzia eta teknologia irakastearekin batera
- Edozein adineko gaztetxoak txunditurik geratzen dira euren robotak ingurunea ezagutu eta bere erabaki propioak hartzen dituela ikustean.
- Ikasleak gaitasun eta trebezia oso garrantzitsuak bereganatuko ditu bere lan-bilakaera zein goi ikasketetarako.
- Sistema zein azpisistemetarako hezkuntza adibide paregabeak eskaintzen ditu.
Oraindik ez da iritzirik jaso.