Estos 2 hermanos, que vienen a los talleres desde nuestros inicios en el año 2012, participan en formación online de Coded Arena y Python. Es su mejor plan en su tarde libre de los miércoles. Durante la semana trabajan los distintos retos que les planteamos y en la sesión online lo ponen en común con […]
Nola lan munduan, hala testuinguru akademikoetan ingelesez ondo moldatzeko, erabat funtsezkoa da benetako egoeretan (baita zail samar egin dakizkigunetan ere) ingelesez eroso, seguru eta nahikoa jariakortasun eta naturaltasunez aritzea. Geure burua benetako erronka eta egoeren aurrean jarrita eta helburu amankomun bat duen talde lana medio direla, gure ingeles ezaguerak indartzea proposatzen dugu. Ingelesa ama hizkuntza duten […]
25 haur eta gazte baino gehiago primeran ari dira pasatzen Eureka Museoan antolatzen ditugun MINECRAFT eta UNITY tailerretan. Larunbat honetan izango dugu azken eskola. Ikasle bakoitza lehenagotik zituen ezagupenekin dator. Tailerretan guztiak taldeka jartzen ditugu, elkarrekin aurrera egin dezaten helburu amankomun bat dutelarik. UNITY-ren kasuan, helduenen artean, lehendik ere ezagupen batzuk bazituenik ere bada. Tailer […]
Jarraian hirugarren urtea dugu nazioarteko WRO (World Robot Olympiad) robotika txapelketaren Gipuzkoako sailkapen fasea antolatzen ari garela. Gero eta ikastetxe eta gazte gehiago animatzen dira! Gipuzkoa, Murtzia, Costa Rica. Has dadila dibertsioa! Retos y Torneos Nacionales Organización Internacional WRO 2017 Costa Rica
Ez galdu denbora gehiago Minecraft jolaste hutsean! Ikasi nola programatzen den. AND, OR eta XOR ate logikoak, IF-ELSE motako jarraibideak… sor ezazu istorio lineal bat zuk zeuk sortutako pertsonaia eta MOBekin, edota sortu jokalari anitzeko mapa bat, bertan beste taldeen aurka aritzeko. Murgildu Redstone-ean –elektrizitatearen simulazio moduko bat– eta sortu mekanismo sinple eta konplexuak honekin. […]
Aurreko astean Irungo tailerretan gazte talde batek UNITY-rekin egindako hegaldi simulagailua. Hegazkinaren gora-beherako eta ezker-eskubirako mugimenduen parametroak eta ibilbidea osatzen duten ateen posizioak erregulatzen ikasi dugu. Puntuazioa edota bizitza eman edo kendu lezaketen elementuak gehitzea baino ez da falta, eta datu hauentzako markadoreak sortzea. Ez da bereziki zaila. DOPLAY-N EGINEZ IKASTEN DUGU.
Aurreko Aste Santuan gure lehenengo Maker Robotika tailerrak egin ditugu hainbat udelerritan. Hainbat tresna eta plataforma darabilzkigu, baina dudarik gabe MAKEBLOCK da gogokoen duguna. Haur eta gazteek maite dituzte eskaintzen dizkigun egitura eta parte mugikorrak, kalitatezko sentsore eta eragingailu eskaintza zabala eta, jakina, plaka elektronikoaren diseinua. Hona hemen muntaia eta programazioa erakusten dituen adibide erraz bat
Donostiako Santo Tomas Lizeoko, Oiartzungo Haurtzaro Ikastolako eta Oñatiko Elkar Hezi ikastetxeko hainbat ikasle eskaintzen ditugun Robotika tailerretan Makeblock-en mBot robotak erabiltzen lehenak izan dira. Muntaia eta programazioa errealistak dira oso; “benetakoak dira”, ez jostailuzkoak. Formatua Aste Santuko tailerrena denean instrukzioak jarraituz robot nahiko konplexuak eraikitzen ditugu. Muntaia prozesua bera eta mekanismoen ulermena apartekoak dira. […]
Irungo UNITY tailerrean helduenak auto bideojoko oso errealista garatzen ari dira. Hemen ikus dezakegu. Etxean jarraituko dute txukuntzen. Zorionak!
Aurtengoan ere Gabonetako tailerrak abian jarri ditugu. Hontan DONOSTIAN (Grosen, Manteo Polikiroldegian), IRUNEN (Irungo La Sallen), EIBARREN (Portalea Liburutegian) eta ZUMARRAGAN (UGLE Eskolan). Informazio osoa WEB gunean.