Doplay

Heziketa proiektua: Ume eta gazteetan zientzian, teknologia, ingenierien, artean eta matematiketan interesa piztea.

Ongi etorri DOPLAYra!

Heziketa proiektua: Ume eta gazteetan zientzian, teknologia, ingenierien, artean eta matematiketan interesa piztea.

STEAM izendatutako kontzeptua. “Egiten ikastea” eta dibertitzea da helburua.  Ekintzak proiektuka edo erronketan planteatzen ditugu.

Doplay-en misioa: metodologia eta teknologiak eskeini helburu zehatz batekin, gazteek bere kabuz mundua ikertu dezan, gidatutako ingurunean eta talde lana sustatuz. Vídeo Doplay ideia hauek laburtuta azaltzen dira.

Hobeto ikastea ez dator herramineta onenak begirale edo irakasleari eskeintzetik, ikasleei eraikitzeko aukera honenak eskeintzetik baizik. Taldea da konponbidearen garapen prozesu osoko protagonista.

Quienes Somos

Gure Printzipioak

EGINEZ IKASTEN DUGU. “Entzuten dudana ahaztu egiten dut”, “ikusten dudana, gogoratu”, “egiten dudana ikasi egiten dut”

ELKARREKIN EKITEN DUGU. Denok gara beharrezko eta baliagarriak. Egingo ditugun proiektuak denon artean gauzatuko ditugu, inor albora utzi gabe eta bakarrik lan egin gabe.

IKASTEN IKASTEN DUGU. Ez dakigu denetarik eta ez da beti irakatsiko digunik izango. Batzuetan gure kabuz ikastea tokatuko zaigu.

ONDO PASATZEN DUGU. Inor ez dago hemen egotera behartuta. Ondo pasatzea gauza garrantzitsuenetako bat da, baina horrek ez du esan nahi gogor lan egin beharko ez dugunik.

DENON ARTEAN ERABAKIKO DUGU. Guztion iritziak hartuko dira haintzat. Denon artean erabakiko dugu zein proiektu gauzatu eta lan faseak, lan-taldeen osaketa, etab. nola antolatu.

ELKARBANATU ETA IRAKATSI EGITEN DUGU. Gure ezagupenak elkarrekin banatuko ditugu, ikasitakoak gainerakoei irakatsiz. Proiektuaren oinarrietako bat talde lana izango da hain zuzen ere.

BEHAR ADINA DENBORA EMAN. Gauzak azkar egiten ditugunean normalean ez dira lehenengoan ondo ateratzen. Helburua ez da ahalik eta azkarren bukatzea. Inork zereginik emango ez balizu hartu zuk iniziatiba, horrela ez duzu aspertzeko astirik izango!

GAUZAK EZ DIRA BETI LEHENENGOAN ONDO ATERAKO. Garrantzitsuak diren gauzak ez ohi da segituan konpontzea lortzen. Hartu behar duzun denbora gaizki zer atera den argitu eta aldaketak burutzeko. Utz iezaiozu zure buruari akatsak egiten.  

TEKNOLOGIA SORKUNTZA TRESNA MODURA ERABILI. Helburu ez ezik, teknologia beste hainbat jomugara iristeko tresna izan daiteke. Ikasi teknologia zertarako erabil dezakezun eta eman beti diseinu eta prestatze lanei nahikoa denbora.

Jatorria

“Doplay!Eginaz Ikasten” 2012. urtean jaiotzen da Alberto Asín Grijalboren eskutik, Nafarroako Unibertsitatetik Ingeniari Industriala, zein 17 urtez enpresa industrial, aholkularitzan eta zentru teknologiko desberdinetan lan egin ondoren 3 ondorio hauetara iritsi zen:

  • Talde lanaren garrantzia.
  • Garunaren bi hemisferioen erabiltzeko beharra: Sortzailea eta arrazoizkoa.
  • Proposamen pertsonala, hezitzailea eta enpresariala: Egiten ikastea.

Taldean lan egitea, gure ahalmen logiko eta sortzaileak erabiliz eta egiten ikasi. Zergatik ez txikienetik hasi? Horrela sotu zen “Doplay! Eginaz Ikasten”.

Eboluzioa

2012. urtean eskolaz kanpoko ekintzak eta udarako, neguko eta aste santuko tailerrak eskaintzen hasi ginen. Hasiera batean 3 tailer mota: Robotikan hasi, Robotika eta bideojoko sorkuntza.
3 urte geroago 16 tailer mota hauek eskaintzen ditugu:

  • Makina errazak – Robotikan hasi, erdi eta goi maila.
  • Programaken sarrera.
  • Bideojoen sorkuntza Scratch, Kodu Game Lab edo Unity-rekin.
  • Minecraft: zure munduak sortu eta eraldatu eta MODak diseinatu.
  • STARWARS: Robotika eta animazioa. Stop Motion.
  • Maker Robotika.
  • Proiektu elektronikoak Arduinorekin.
  • Dronak: Diseinua, 3D inprimatzea, montatu eta gidatu.
  • Dronak: montatu eta gidatu.
  • Gasolinazko IKz gidatutako Autoak: montatu eta gidatu.

Irakasleak

DOPLAYen zenbakiak

HIRIAK
IKASTOLAK
IKASLEAK
EMANDAKO ORDUAK