WRO
Gipuzkoa WRO txapelketan garaile atera ondoren, Egoibarko Pinparblue taldeak 7. postua lortu du asteburu honetan Murtzian ospatu den nazioarteko WRO txapelketaren estatu mailako finalean, Elementary kategorian. Txandetako hirutan puntuazio maximoa lortu ostean, froga denbora gutxiagoan egitea lortu duten taldeek baino ez dituzte gainditu. Zorionak Naroa Rodríguez, Jone Navarro eta Claudia Arrillaga. Informazio gehiago hemen
Datorren larunbatean goizeko 9:00etatik arratsaldeko 14:00etara 17 ikastetxetako 66 haur eta gazte Eureka Zientzia Museoan ospatuko den WORLD ROBOT OLYMPIAD txapelketaren Gipuzkoako sailkatze fasean lehiatuko dira. Partehartzaileak 8:30tan sartuko dira eta hiru kategoriatan banatuko dira: Start, Elementary eta Junior. Irabazleek estatu mailako finalera joateko aukera izango dute, eta bertan ere garaile sortatuz gero, baita Costa […]
Jarraian hirugarren urtea dugu nazioarteko WRO (World Robot Olympiad) robotika txapelketaren Gipuzkoako sailkapen fasea antolatzen ari garela. Gero eta ikastetxe eta gazte gehiago animatzen dira! Gipuzkoa, Murtzia, Costa Rica. Has dadila dibertsioa! Retos y Torneos Nacionales Organización Internacional WRO 2017 Costa Rica
Aurtengo 2017 hontan 11 haurrek osatutako 4 talde gehitu zaizkigu ekainaren 3an Donostiako Eureka Zientzia Museoan ospatuko dugun nazioarteko WRO (World Robot Olympiad) robotika txapelketaren Gipuzkoako sailkapen fasera. Mila esker eman nahi dizkiogu IMH-ri txapelketako erronkak prestatzeko ostiralero instalazioak uzteagatik. Diseinatuta eta ia eraikita ditugu jada blokeak askatzeko sistemak. Ibilgailuak, animaliak deketatzekoak eta dena batean […]
2 edo 3 kideko taldeetan banatutako 12 ikastolatako 70 haur baina gehiagok aurreko larunbatean -maiatzaren 12a- WRO nazioarteko robotika txapelketan parte hartu zuten. Robota zerotik muntatzen dute bi ordu eta erditan. Programa eginda daramate baina egokitu eta parametrizatu beharra dago. Halaber, probak egiteko denbora bat egokitzen zaie. Azkenik, 2 minutuko hiru txandatan 100 puntu lortzen […]
Junior Kategorian jarraian bigarren urtez garaile Hondarribiako Ama Guadalupekoa sortatu zen. Amets Aginagalde, Borja Cajal eta Matxin Jiménezek osatzen dute taldea. DOPLAY-ko Mikel Lizarragak gidaturik oso ondo landu dute erronka, robotaren eraikuntza eta programazioa txukun eginik. Iaz, Bartzelonan ospatutako nazio mailako finalean, euren irmotasunak frogan zehar hobera egitera bultzatu zituen. Aurten, Logroñoko finalera maila altu […]
WORLD ROBOT OLYMPIAD lehiaketako Haur Kategoriako Garailea Tolosako Laskorain Ikastola. Igor Iriarte, Peru Garin eta Ekaitz Berazak osatzen duten talde hau hasieratik murgidu da, sortatu diren zailtasun eta arazoei aurre eginez eta konponbideak topatuz, azkenean robot egokia eraikitzea lortu duten arte. Uda honetan nazio mailako finala prestatuko dugu. Animo, TALDE! Aipamen berezia egin nahi diogu […]
2016ko nazioarteko WRO robotika txapelketaren Gipuzkoako sailkapen faseko emaitzak (26 talde partehartzaile): – Haur Kategorian: Garaileak: Tolosako Laskorain Ikastolako Igor Iriarte, Peru Garin eta Ekaitz Beraza. Bigarren postuan: Oñatiko Elkar Heziko Beñat Buquete, Unai Izura eta Mikel Sánchez. Hirugarren postuan: Oiartzungo Haurtzaro Ikastolako Oier López, Aner Etxeberria eta Eñaut Mitxelena. – Junior Kategorian: Garaileak: Hondarribiako […]
La Salle Beasaingo talde honek WRO nazioarteko robotika txapelketaren Gipuzkoako atalean parte hartzen duen bigarren urtea da. Koloreen irakurketak hainbat ikastetxetan arazoak eman dizkigu. Hainbat aldagairen menpekoa da. Kasu honetan, ziur egoteko irakurketa hainbat aldiz egiaztatzea erabaki dugu. Blokeak uzteko sistema originala da oso, baita zehatza ere. Ea txapelketaren egunean nola diharduen. Animo talde osoari! […]
14 ikastetxetako taldeak hurrengo larunbatean (maiatzak 21) Eureka Zientzia Museoan antolatu dugun WRO nazioarteko robotika txapelketaren Gipuzkoako sailkapen fasean parte hartzeko buru belarri ari dira. Bi kategoriatan banatzen dira: Elementary kategoria (7 urtetik 12 urte bitartekoentzat) eta Junior kategoria (13 urtetik 15 urte bitartekoentzat). Irabazleak Logroñon ospatuko den estatu mailako finalera joango dira, eta hemen […]