8 eta 16 urte tarteko ume eta gazteentzat. Maila eta material desberdinak.

115 / 135 euro. Eureka! Zientzia Museoa web orrian deskontuak begiratu.

Apirilaren 15-16-17 eta Apirilaren 23-24-25-26. 9.00etatik 13.30etara

Lau erronka desberdin proposatuko ditugu:

  • Rally: Ibilgailu bat diseinatu, montatu eta programatu behar dugu mando bat erabiliz mugituko dena. Ibilbide bat bete behar du eta ibilbidean bi froga egongo dira: bola batzuk jaurti eta saskiratu eta mekanismo desberdinak martxan jarri. Ibilgailuan eragingailu desberdinak jarri ditzakegu, martxak aldatzeko sistemak…
  • Tirolina: Lokarri batetik ahal den azkarren mugitu behar den robot bat diseinatu eta montatu beharko da. Lokarri hori inklinazio desberdinak izango ditu. Bukaerara iritsi denenan salbamendu misio bat izango du.
  • Robot autonomoa: tapete baten gainean eta ahal den benbora gutxienean, robotak bere kabuz erronka desberdinak burutu behar ditu. Sentsore desberdinak erabiliko ditugu eta motore mota desberdinak ere bai.
  • 1 vs 1: Oraingoan guk programatutako mandoa erabiliko dugu erronka desberdinak burutzeko. Mandoari esker, motor eta ekntza desberdinak programatu ditzakegu.