Están siendo tiempos complicados para los talleres presenciales por motivo de la pandemia. Pese a todo realizamos talleres en Donosti, Rentería, Eibar, Ermua, Azkoitia, Elgoibar, Deba e Idiazabal. La imagen está tomada en Elkargune de Azkoitia. Los más pequeños han desarrollado, entre otros, un proyecto de carrera de animales con Lego Wedo 2.0. Han comenzado […]
Nola lan munduan, hala testuinguru akademikoetan ingelesez ondo moldatzeko, erabat funtsezkoa da benetako egoeretan (baita zail samar egin dakizkigunetan ere) ingelesez eroso, seguru eta nahikoa jariakortasun eta naturaltasunez aritzea. Geure burua benetako erronka eta egoeren aurrean jarrita eta helburu amankomun bat duen talde lana medio direla, gure ingeles ezaguerak indartzea proposatzen dugu. Ingelesa ama hizkuntza duten […]
25 haur eta gazte baino gehiago primeran ari dira pasatzen Eureka Museoan antolatzen ditugun MINECRAFT eta UNITY tailerretan. Larunbat honetan izango dugu azken eskola. Ikasle bakoitza lehenagotik zituen ezagupenekin dator. Tailerretan guztiak taldeka jartzen ditugu, elkarrekin aurrera egin dezaten helburu amankomun bat dutelarik. UNITY-ren kasuan, helduenen artean, lehendik ere ezagupen batzuk bazituenik ere bada. Tailer […]
Jarraian hirugarren urtea dugu nazioarteko WRO (World Robot Olympiad) robotika txapelketaren Gipuzkoako sailkapen fasea antolatzen ari garela. Gero eta ikastetxe eta gazte gehiago animatzen dira! Gipuzkoa, Murtzia, Costa Rica. Has dadila dibertsioa! Retos y Torneos Nacionales Organización Internacional WRO 2017 Costa Rica
Ez galdu denbora gehiago Minecraft jolaste hutsean! Ikasi nola programatzen den. AND, OR eta XOR ate logikoak, IF-ELSE motako jarraibideak… sor ezazu istorio lineal bat zuk zeuk sortutako pertsonaia eta MOBekin, edota sortu jokalari anitzeko mapa bat, bertan beste taldeen aurka aritzeko. Murgildu Redstone-ean –elektrizitatearen simulazio moduko bat– eta sortu mekanismo sinple eta konplexuak honekin. […]
Aurreko Aste Santuan gure lehenengo Maker Robotika tailerrak egin ditugu hainbat udelerritan. Hainbat tresna eta plataforma darabilzkigu, baina dudarik gabe MAKEBLOCK da gogokoen duguna. Haur eta gazteek maite dituzte eskaintzen dizkigun egitura eta parte mugikorrak, kalitatezko sentsore eta eragingailu eskaintza zabala eta, jakina, plaka elektronikoaren diseinua. Hona hemen muntaia eta programazioa erakusten dituen adibide erraz bat
Donostiako Santo Tomas Lizeoko, Oiartzungo Haurtzaro Ikastolako eta Oñatiko Elkar Hezi ikastetxeko hainbat ikasle eskaintzen ditugun Robotika tailerretan Makeblock-en mBot robotak erabiltzen lehenak izan dira. Muntaia eta programazioa errealistak dira oso; “benetakoak dira”, ez jostailuzkoak. Formatua Aste Santuko tailerrena denean instrukzioak jarraituz robot nahiko konplexuak eraikitzen ditugu. Muntaia prozesua bera eta mekanismoen ulermena apartekoak dira. […]
Zorion beroenak Hondarribiko Ama Guadalupekoa eta Pasaia Lezo Lizeoko taldeei! Partehartzaile, entrenadore eta familiok aparteko asteburua pasatu dugu Bartzelonan ospatu den estatu mailako WRO txapelketaren finalean. Gure lehen aldia izan da, baina zin dagizuegu ez dela azkena izango: hau errepikatu beharra dago.
Tecnun Motorsport taldeak egin duen bezala (Montmelon lehiatu da asteburu honetan beraiek sortu eta diseinatutako monoplaza elektriko batekin eta errekuntzazko beste batekin), gure IK gasolinazko kotxe bat muntatzea eta gidatzea jarri dugu helburu DOPLAYen 12 urtetik gorako gazteekin. Motorrak egiten duen soinua oso berezia da mekanika eta motore kirolen jarraitzaleentzat (F1, motorrak…). Kotxea desmontatu, berriz […]
Gipuzkoako Ama Guapalupekoa eta Pasaia Lezo Lizeoko taldeak datorren urriaren 11n Bartzelonan ospatuko den estatu mailako finala prestatzen hasi dira. Gipuzkoako sailkatze faseko finala ekainaren 13 ospatu zen Donostian, bertan 25 taldetan banatutako 10 ikastetxetako 70 partehartzaile baino gehiago lehiatu zirelarik.