Nola lan munduan, hala testuinguru akademikoetan ingelesez ondo moldatzeko, erabat funtsezkoa da benetako egoeretan (baita zail samar egin dakizkigunetan ere) ingelesez eroso, seguru eta nahikoa jariakortasun eta naturaltasunez aritzea. Geure burua benetako erronka eta egoeren aurrean jarrita eta helburu amankomun bat duen talde lana medio direla, gure ingeles ezaguerak indartzea proposatzen dugu. Ingelesa ama hizkuntza duten […]
Anima zaitez eta hartu parte App Inventor tailer berrian, Android aplikazio mobilen munduan era erraz, bisual eta intuikorrean murgiltzeko aukera paregabea da. Programaren interfazea erabiltzen ikasiko dugu eta Scratchen erabiltzen diren komando-blokeen antzekoak erabiliz programatuko dugu. Helburua zerotik hasita app bat sortzea izango da, elementu guztiak guk gehitu eta programatuz. Lehenagoko ezaguerarik izan beharrik gabe […]
Galaxietako Gerra sagako pelikula bat balitz bezala, atzo Eibarko Astelena Pilotalekua jendez bete zen Gazterobotika: Euskadiko Lehen Hezkuntza Robotika Txapelketaren 1. edizioan. Frontoiaren kantxan zehar robotak, ordenagailuak, bideojokoak, droneak, 3D inprimagailuak eta beste hainbat tresna izan genituen, teknologia hauek eskaintzen duten aukera sorta zabalaren erakusgarri. Txapelketan 8 eta 16 urte bitarteko 97 ikasle izan ziren, […]
Joan den ekainaren 7an Debabarreneko udal arduradunek Gazterobotika ekimena abian jartzea adostu zuten. Hainbat tailer egingo dira Deban, Eibarren, Elgoibarren, Ermuan, Mutrikun, Mallabian eta Soraluzen. Gainera, Eibarko Astelena pilotalekuan ekitaldi/txapelketa bat egingo da irailaren 23an; bertan, tailerretan egindako lanak ikusteko aukera izango dute gerturatzen direnek.
25 haur eta gazte baino gehiago primeran ari dira pasatzen Eureka Museoan antolatzen ditugun MINECRAFT eta UNITY tailerretan. Larunbat honetan izango dugu azken eskola. Ikasle bakoitza lehenagotik zituen ezagupenekin dator. Tailerretan guztiak taldeka jartzen ditugu, elkarrekin aurrera egin dezaten helburu amankomun bat dutelarik. UNITY-ren kasuan, helduenen artean, lehendik ere ezagupen batzuk bazituenik ere bada. Tailer […]
Jarraian hirugarren urtea dugu nazioarteko WRO (World Robot Olympiad) robotika txapelketaren Gipuzkoako sailkapen fasea antolatzen ari garela. Gero eta ikastetxe eta gazte gehiago animatzen dira! Gipuzkoa, Murtzia, Costa Rica. Has dadila dibertsioa! Retos y Torneos Nacionales Organización Internacional WRO 2017 Costa Rica
PASAIA LEZO LIZEOKO ikasle talde batek DOPLAY-ren eskutik MAKEBLOCK-ek antolatutako nazioarteko robotika txapelketa batean parte hartuko du. Hona hemen gaitzat ERRESKATE ROBOTAK duen proiektu honen bideoa: Hemen Makeblock ikus dezakezue beste proiektu batzuk
Ez galdu denbora gehiago Minecraft jolaste hutsean! Ikasi nola programatzen den. AND, OR eta XOR ate logikoak, IF-ELSE motako jarraibideak… sor ezazu istorio lineal bat zuk zeuk sortutako pertsonaia eta MOBekin, edota sortu jokalari anitzeko mapa bat, bertan beste taldeen aurka aritzeko. Murgildu Redstone-ean –elektrizitatearen simulazio moduko bat– eta sortu mekanismo sinple eta konplexuak honekin. […]
Drone tailerrak: Diseinua, 3D inprimaketa, Muntaia eta Pilotaia. Gainera, hemendik aurrera bideo kamera ere muntatuko dugu. Apartekoa. Gogoko dugu diseinatzea. Lan nola egiten dugu ikus dezazuen hainbat argazki uzten dizkizuegu.
2 edo 3 kideko taldeetan banatutako 12 ikastolatako 70 haur baina gehiagok aurreko larunbatean -maiatzaren 12a- WRO nazioarteko robotika txapelketan parte hartu zuten. Robota zerotik muntatzen dute bi ordu eta erditan. Programa eginda daramate baina egokitu eta parametrizatu beharra dago. Halaber, probak egiteko denbora bat egokitzen zaie. Azkenik, 2 minutuko hiru txandatan 100 puntu lortzen […]