Ingenieritza industrial elektronikoa ikasten ari naiz. Robotika, programazioa eta teknologia berriak oso gogokoak ditut.
Txikitan, jostailu guztiak irekitzen nituen nola funtzionatzen zuen jakiteko.
Ikastea eta irakastea gustatzen zait eta ikasteko modurik onena irakastea dela pentsatzen dut. Ez diot inoiz proiektu berri bati ezta bidaiatzeko aukera bati ezetz esaten. Aldi berean, dantzatzea oso gustukoa dut.